miércoles, 30 de septiembre de 2009

Sarrera

Lehenik eta behin aipatu nahi dut aurtengo kurtsoan espero dudala ikasle eta irakasleen arteko harremanak egokiak izatea, azken finean "feeling" hori nahitaezkoa da proiektu bat egiterako orduan lana zein zuzenketak gustora egiteko.

Bestalde, proiektutako urte honetan disfrutatzea eta, noski, ikastea nahiko nuke, bai lanak egin behar izango ditudanean, bai klase teorikoetan, baita irteeretan ere. Horretarako lan pertsonala behar beharrezkoa da, baina klaseko dinamika egoki bat ere egon beharko da.

Lanaren arloa pixkat ukituz, tade lanak nahiko egokiak direla iruditzen zait, azken finean proiektu bat egiterako orduan ikuspuntu desberdinak egoten direlako eta horien inguruan eztabaidatzea eta gogoeta egitea oso aberasgarria delako. Hala ere, indibidualki lan egitea ere beharrezkoa dela uste dut; batetik, lan-taldeak handiak direnean guztiok dakigun moduan taldekide bakoitzaren lan kopurua ez delako parekoa izaten, eta bestetik, bakoitza bere proiektuetan agertzen diren arazoak konpontzeko gai izan behar delako, eta konponbideak bilatzeko izaten diren buru austura horiek, nahiz eta momentuan erabat frustanteak izan, azkenean guru burua moldeatzeko baliogarriak dira.

Besterik gabe, ostegun eta ostirala arte!