sábado, 20 de marzo de 2010

Proiektuarekin aurrera




Gure proiektua inguru osoa lotuko duen eraikin-plataformen bitartez sortzen da. Plataforma hauek espazio publiko bezala tratatuko ditugu, eraikinen barrukaldearekin erabateko erlazioa izango dutelarik. Hauetan zehar beheko espazio publikoarekin lotuko diren komunikazio bertikalak ere tartekatuko dira, bai mugimendu horizontalak, baita mugimendu bertikalak sortuko direlarik. Irisgarritasuna dela eta, plataforma hauek zenbait puntutan mailakatu egingo dira, %7-ko malda minimoaren legea bete beharko dugularik.

domingo, 14 de marzo de 2010

Argiz egindako grafitiak - Bremen

Hona hemen Bremen hirian "Light Art Performance Photography" taldeak argien bitartez egindako "graffitiak".








Eliminar formato de la selección
















jueves, 4 de marzo de 2010

Proiektuaren hasiera






Proiektu honek artearen arloaren barruan dantza eta antzerkiarekin lotura du. Honetan guneen arteko loturak "plataforma" batzuen bitartez egiten da, zoru maila zein bigarren mailako espazio publikoak sortzen direlarik. Espazio hauen bitartez gure gunea eta parkearen arteko lotura lortzea dugu beste helburu bat. Hortaz aparte, kaleko jendea eta dantzaren munduaren arteko lotura sustatzea ere nahi dugu: entzegu guneak beirateak izatea kalerarako ikuspegiak sortuz, kale mailako eszenatoki ireki desberdinak proposatuz... Guneak nahiko malguak izango dira, mugimenduaren abstrakzioa bezala definitu daitezkeelarik.