sábado, 20 de marzo de 2010

Proiektuarekin aurrera




Gure proiektua inguru osoa lotuko duen eraikin-plataformen bitartez sortzen da. Plataforma hauek espazio publiko bezala tratatuko ditugu, eraikinen barrukaldearekin erabateko erlazioa izango dutelarik. Hauetan zehar beheko espazio publikoarekin lotuko diren komunikazio bertikalak ere tartekatuko dira, bai mugimendu horizontalak, baita mugimendu bertikalak sortuko direlarik. Irisgarritasuna dela eta, plataforma hauek zenbait puntutan mailakatu egingo dira, %7-ko malda minimoaren legea bete beharko dugularik.

domingo, 14 de marzo de 2010

Argiz egindako grafitiak - Bremen

Hona hemen Bremen hirian "Light Art Performance Photography" taldeak argien bitartez egindako "graffitiak".








Eliminar formato de la selección
















jueves, 4 de marzo de 2010

Proiektuaren hasiera






Proiektu honek artearen arloaren barruan dantza eta antzerkiarekin lotura du. Honetan guneen arteko loturak "plataforma" batzuen bitartez egiten da, zoru maila zein bigarren mailako espazio publikoak sortzen direlarik. Espazio hauen bitartez gure gunea eta parkearen arteko lotura lortzea dugu beste helburu bat. Hortaz aparte, kaleko jendea eta dantzaren munduaren arteko lotura sustatzea ere nahi dugu: entzegu guneak beirateak izatea kalerarako ikuspegiak sortuz, kale mailako eszenatoki ireki desberdinak proposatuz... Guneak nahiko malguak izango dira, mugimenduaren abstrakzioa bezala definitu daitezkeelarik.




























sábado, 20 de febrero de 2010

Proiektu berriaren hasierako banaketa

Proiektu honetan Logroño-ko Alde Zaharra arte plastikoen gaiarekin lotzea erabaki dugu. Arteen barruan 3 desberdindu ditugu: 1- Musika ; 2- Dantza ; 3- Arte bisualak.

3 hauen beharrak asetzeko eskubialdeko gunea aproposena dela ikusi dugu. Gune honetan arte bakoitzak "zonifikatu" egin ditugu, euren arteko lotura jada dagoen ardatzaren bitartez lortuko delarik. Ezkerreko aldean, ostera, oztopo bat aurkitzen da, errepidea. Hori dela eta hortik aurrera dauden hutsuneetan beste zenbait erabileren bidez betetzeko erabakia hartu dugu (bulegoak, etxebizitzak...).


Beraz, esan daiteke gure proiektuan jada dagoen bide bat aprobetxatu egingo dela, hortik abiatuta arteen munduan murgilduko gaituen ibilbidea bat sortuaraziz.


viernes, 19 de febrero de 2010

Proiektu bat Logroño-ko Pradoviejo auzoan

Proiektu hau Logroño-ko Pradoviejo gunean zenbait etxebizitza egitea da. Hau Toyo Ito-k irabazi duela uste dut, baina hala ere hauek aurkeztutako proiektua inetergarria iruditu egin zait baita ere.


















jueves, 18 de febrero de 2010

viernes, 5 de febrero de 2010

jueves, 28 de enero de 2010

proiektuaren bolumenen formak geometrizatuz

Hasierako entregan egindakoan zenbiat aldaketa egin ditugu, gehien bat formaren geometrizazioan eta eraikina eta inguruaren arteko loturan.
1- Forma guztiak zirkunferentzien bidez sortutakoak dira, honek eraikinari eta beraz, ingurune osoari mugikortasuna ematen diolarik.
2- Zirkuluaren erabilera hori bukaeraraino eramateko nahia dugu, hori dela eta hori eraikinaren oinean baita itxituran ere nabarituko da.
3- Inguruneko espazio publikoak ere eragina izango du zirkuluaren forma geometrikoak, baita hauen arteko konbinaketa posibleak ere.
4- Eraikina hiri-parke eta bi aztarna guneen arteko lotura bezala kokatzea izan da gure nahia hasiera batetik, eta lotura hori sustatzeko programa gehiena 2.solairu batean emango da, behe solairua puntu konkretu batzuetan erabiliko dugularik. Honen bitartez espazio publikoa handia izango da, tartean ibilbide batzuk sortuz guneen erlazio egokia sortuko delarik.