domingo, 16 de mayo de 2010

Igogailuaren proposamena

Azkenengo zuzenketan, Juanjo-k gure estalkietara igotzeko genuen igogailuaren moldaketa bat egitea proposatu zigun, 50m-ko altura bat emanez behatoki batean bihurtuz. Hasiera batean horrek gure proiektuarekin bat ez zetorrela uste izan genuen. Hala ere, zenbait hausnarketen ostean uste dugu igogailu horrek gure proiektuarekin batasun bat lor dezakeela.



jueves, 13 de mayo de 2010

Proiekturako beste ideiak

Gure proiektuan estalki begetalak proposatzen ditugu, hemen horiek egiteko zenbait adibide aurkezten ditugularik. Hauetan begetazio eta hiri-altzarien arteko lotura proposatu egiten dugu ere.









Medianeren arloari dagokionez, gure eraikinarekin integrazio bat lortzea nahi dugu. Hau dela eta, guk erabilitako materiala zurezko lamak izanda, hauek ere material berdinarekin "estaltzea" proposatzen dugu. Honen bitartez, lotura estua lortzen dugu gure proiektua eta jada eraikita dagoenaren artean, eremu osoaren lotura estua lortzeko gure ideiak oraindik eta indar handiagoa lortuko duelarik.

jueves, 29 de abril de 2010

viernes, 23 de abril de 2010

auditorioaren oinak lantzen


Auditorioak zati desberdin baditu. Batetik ikusle-entzuleentzako gunea, auditorioa bera dena, eta bestetik bai administraziorako langile eta artistek izango duten atzekaldeko gunea. Bi hauek lotura izango dute, baina aldi berean bakoitzak bere sarrera indibiduala izango du: auditorioarena hegoaldean kokatuko da, sortutako plazara fatxada erakargarria sortuz, altura bikoitzeko hall batekin eta beirate handiekin barrukaldera argi naturala iris dadin. Auditorioak bi solairu izango ditu, eszenatokiaren azpiko biltegi eta fosak kontutan hartu barik. Bestaldean aipatutako langile eta artisten guneak izango ditugu. Hauek argi bereizita egongo dira, lotura gunea ere dutelarik. Kalera ematen duen fatxada bakarrean ahalik eta gela garrantzitsuenak kokatuko ditugu, argistapen naturala izateko.

sábado, 20 de marzo de 2010

Proiektuarekin aurrera




Gure proiektua inguru osoa lotuko duen eraikin-plataformen bitartez sortzen da. Plataforma hauek espazio publiko bezala tratatuko ditugu, eraikinen barrukaldearekin erabateko erlazioa izango dutelarik. Hauetan zehar beheko espazio publikoarekin lotuko diren komunikazio bertikalak ere tartekatuko dira, bai mugimendu horizontalak, baita mugimendu bertikalak sortuko direlarik. Irisgarritasuna dela eta, plataforma hauek zenbait puntutan mailakatu egingo dira, %7-ko malda minimoaren legea bete beharko dugularik.

domingo, 14 de marzo de 2010

Argiz egindako grafitiak - Bremen

Hona hemen Bremen hirian "Light Art Performance Photography" taldeak argien bitartez egindako "graffitiak".








Eliminar formato de la selección