Azkenengo eguneko klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere VAUMM taldeak egindako exposaketaren ondorioz. Haiek aurkeztutako lanak oso onak direla uste dut, gehien bat tabakalerarako egindako proposamenarekin nola lortzen duten eraikin hori hiri osoarekin lotzea beirazko "dorre" moduko batekin. Euren azalpenak gainera oso jatorrak izan ziren eta erritmo oso egoki bat eraman zuten, tarteka holako bromak ere egiten zituztelarik. Nik uste dut, egun horretan klasean geunden guztiok unibertsitatetik ateratzen garenean mota horretako proiektuak egiteko aukera izatea dugula helburutzat. Nik behintzat urte batzutan unibertsitatera bueltatzea espero dut mota horretako nire lan taldeko proiektuak azaltzera.
Gustatuko litzaidake egunen batean holako esperientzia errepikatzea, bai irakasleek edota beste arkitekto talde batzuk euren lanak aurkeztu dezatela.
jueves, 31 de diciembre de 2009
jueves, 17 de diciembre de 2009
Ariketa txikia
jueves, 10 de diciembre de 2009
Proiektuarekin aurrera
Proiektu nagusia garatzen hasi gara eta aurretik egindakoan aurkitutako arazoak konpontzera iritzi garelakoan gaude. Inportantzia espazio publikoak hartuko du, azken finean gure helburua hiria eta parkearen arteko gune bat egite delako. Hori dela eta bertan sortzen diren bideak eta espazioak kontutan hartuz gure eraikinaren forma erabaki dugu.
lunes, 7 de diciembre de 2009
Stop-motion lacasitos
Hauxe da klasekide batzuk Gipuzkoako Juntek antolatutako konkurtso batera bidalitako bideoa. Bideoaren gaia lehen hezkuntza unibertsala bultzatzea da. Guk bideoarekin hezkuntzaren bitartez kaotikoa den mundua mundu bat egoki batetan bihurtu daitekeela jakinarazi nahi dugu. Konkurtso honetan puntuazioaren %30-a botazio popularraren bidez lortzen da, gainerako %70a epaileek ematen dutelarik. Zuetako norbait botatzera animatzen bada hemen botaziorako link-a hutsiko dut. Botazioak abenduaren 13a arte egin daitezke, egunero boto bat eman daitekeelarik.
http://www.universitariosdelmilenio.com/es/prueba/ensenanza-primaria-universal.html
http://www.universitariosdelmilenio.com/es/prueba/ensenanza-primaria-universal.html
Suscribirse a:
Entradas (Atom)