Azkenengo eguneko klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere VAUMM taldeak egindako exposaketaren ondorioz. Haiek aurkeztutako lanak oso onak direla uste dut, gehien bat tabakalerarako egindako proposamenarekin nola lortzen duten eraikin hori hiri osoarekin lotzea beirazko "dorre" moduko batekin. Euren azalpenak gainera oso jatorrak izan ziren eta erritmo oso egoki bat eraman zuten, tarteka holako bromak ere egiten zituztelarik. Nik uste dut, egun horretan klasean geunden guztiok unibertsitatetik ateratzen garenean mota horretako proiektuak egiteko aukera izatea dugula helburutzat. Nik behintzat urte batzutan unibertsitatera bueltatzea espero dut mota horretako nire lan taldeko proiektuak azaltzera.
Gustatuko litzaidake egunen batean holako esperientzia errepikatzea, bai irakasleek edota beste arkitekto talde batzuk euren lanak aurkeztu dezatela.
jueves, 31 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario