Auditorioak zati desberdin baditu. Batetik ikusle-entzuleentzako gunea, auditorioa bera dena, eta bestetik bai administraziorako langile eta artistek izango duten atzekaldeko gunea. Bi hauek lotura izango dute, baina aldi berean bakoitzak bere sarrera indibiduala izango du: auditorioarena hegoaldean kokatuko da, sortutako plazara fatxada erakargarria sortuz, altura bikoitzeko hall batekin eta beirate handiekin barrukaldera argi naturala iris dadin. Auditorioak bi solairu izango ditu, eszenatokiaren azpiko biltegi eta fosak kontutan hartu barik. Bestaldean aipatutako langile eta artisten guneak izango ditugu. Hauek argi bereizita egongo dira, lotura gunea ere dutelarik. Kalera ematen duen fatxada bakarrean ahalik eta gela garrantzitsuenak kokatuko ditugu, argistapen naturala izateko.
viernes, 23 de abril de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario