lunes, 19 de octubre de 2009

El cielo sobre Berlín

"Filosofikoki egokia vs istorio aldetik txarra." Horrela kalifikatuko nuke pasadan ostiralean klasean proiektatutako pelikula, azken finean gai nagusi moduan gizakiak sentitzen duguna sentitzeko nahiarekin lurrera jaitsi egiten den aingerua duen pelikula batek buruhausteak sortzen dituelako. Arlo honetatik positiboki ikusten dut, mota honetako erreflexioak ezagutzen ditugun gai eta ideien inguruan ikuspuntu desberdinak izateko gaitasuna ematen digutelako. Hala ere, sentimendu berdinak sortu daitezke erritmo arinago batekin, pelikularen ildoa inolaz ere galdu gabe. Gainera, pelikula hasierako monologo metaforikoak gehiegizkoak iruditu zitzaizkidan.

Bestalde, pelikularen fotografia eta anbientazioa bikainak iruditu zitzaizkidan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario